Udalsarea 21

HISTORIA APUR BAT
 
Udaltalde 21
 
2003ko maiatzaren 2an Txorierriko 6 udalek Udaltalde 21 Txorierri lantaldea sortzeko hitzarmena sinatu zuten.
 
Talde honen hasierako partaideak:
  • Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udalak, denak ere Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen partaideak.  
  • Ihobe (Ingurumena Kudeatzeko Herri Baltzua)  
  • Bizkaiko Foru Aldundia.
Bere xedea da Tokiko Agenda 21 Mankomunitatea osatzen duten sei herrietan ezartzearen bidez garapen jasangarri modelo bat diseinatzea.

Oinarrizko hitzak:
 
Garapen jasangarria: "…gaur egungo beharrak asetzen dituena etorkizuneko belaunaldiek bere behar propioak asetzeko gaitasuna baldintzatu gabe" (Brundatland txostena). Bizi kalitatearen hobekuntza bermatzen du, hau da, ingurumen garbiagoa eta osasuntsuagoa, eskubide eta aukera berdinak baita baliabide ekonomikoak gure beharrak asetzeko.
 
Tokiko Agenda 21: honako hau ahalbideratzen duen tresna:
 
  • Ingurumena hobeto ezagutzea.
  • Premiazko arazoak antzematea
  • Zuzentzeko neurriak martxan jartzea.
  • Emaitzak aldizka ebaluatzea.

Garapena:
Horretarako diagnostiko bat egin zen eta horren bidez herriaren errealitatea ezagutu eta ebaluatu dezakegu ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan.
 
Hurrengo pausua TOKIKO EKINTZA PLANA diseinatzea izan zen. Plan honetan hobekuntza ekintza jakinak adierazten dira, eta ekintza horien bidez etorkizunerako nahi dugun herri jasangarriaren modeloa zehazten da, diagnostikoaren eta herritarren, elkarteen, teknikoen eta politikoen… proposamenen bidez jaso dugun informazioan oinarrituta.
 
Ekintzak zehaztu eta gero hurrengo pausua ekintza hauek aurrera eramatea eta kontrol jarraipena egitea da.
 
Tokiko Agenda 21-en prozedura irekia eta dinamiko honetan Txorierriko herritarren, elkarteen, industriaren ordezkarien, merkataritzaren, hezkuntza komunitatearen, osasunaren, talde politikoen eta hainbaten PARTEARTZEA ezinbestekoa izan da, da eta izango da.

  • Udalsarea 21