Ingurumena

 

Derioko Garbigunea maiatzaren18tik zabalik egongo da astelehenetik barikura bitartean. Larunabatetan itxita egongo da, besterik jakinarazi arte.

Garbigunea Etxeko Hondakinen eta Antzeko Gaikako Bilketa Zentroa da, herritarren eskura dago, doanik, birziklatu, berrerabili edo balioztatu daitezkeen hondakinak utzi ditzaten.

Derioko Garbigunea

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara
  • Larunbatak: 09:00etatik 13:30era

Harremanetarako:

  • Telefonoa: 94 403 40 90

Kokapen planoa eta ekipamendua

Garbiguneetako langile eta erabiltzaileei zuzendutako funtzionamentu arauak

Onartzen diren hondakinak

  • Geldoak: Eraiste hondakinak, kritalak, konketak, komunak...
  • Zura: Armairuak, aulkiak, kutxak, markoak, ateak, oheak. Tamaina handikoak: Altzariak, koltxoiak, somierrak...
  • Plastikoak: Pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, enbalajeak...
  • Txatarra: Berogailuak, bizikletak, harrikoak, antenak, aulkiak, bidoiak...
  • Lerro zuria: Hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak...
  • Lerro marroia: Telebistak, bideoak, DVD erreproduzitzeko ekipoak, musika ekipoak, ordenagailuak...
  • Papera eta kartoia: Kartoizko kutxak, enbalajeak, aldizkariak, egunkariak...
  • Gurpilak
  • Lorezaintza: Inausketa hondakinak, zuhaizkak...
  • Metagailuak eta bateriak
  • Olioak: Etxekoa, Karterrekoa...
  • Beira: Botilak, poteak...
  • Beste batzuk: Mota guztietako pilak, fluoreszenteak, toner kartutxoak, ontzi arinak (edukiontzi horia), sakeleko telefonoak, CDak, DVDak...

Pinturak, aerosolak, disolbatzaileak, kolak, erretxinak: bakarrik onartzen dira Basauri, Erandio, Gernika-Lumo, Gueñes, Markina, Durango eta Sestaoko Garbiguneetan. Partikularrak bakarrik. 5 bote, pertsona edo ibilgailuko/hilabete bakoitzeko.