Ingurumena

 

Ba al dut konpostagailura huntza botatzerik?

Debekatuta dago huntza botatzea.

Ba al dut konpostatzera patata landare osoa botatzerik, hau da, lore, hazi, sustrai eta guzti?

Landarea hazi eta loreekin bai. Sustraiak, ordea, hobe da ez botatzea.

Konpostagailua mendi ondoan dut, erortzen diren adaxkak eta hostoak konpostatzeko material gisa erabil ditzaket? Erantzuna baiezkoa balitz, zer material motatzat hartu behar dut bustitzat ala lehortzat?

Lehortzat hartzen da, konpostagailuan bota behar duzunarekin nahas dezakezu.

Konposta nahastu egin behar al da? Hala bada, noiz?

Behin nahastu behar da, udaberrian.

Prozesua egokia izan dadin, tenperatura altua izan behar al du konpostagailuak? Nirea hotz dago, zer egin dezaket?

Plastikoa jarri.

Ohikoa al da konpostak harrak izatea?

Bai, harrik gabe ez da konpost egokirik lortzen.