Gizarte zerbitzuak

 
  • Sinatutako hitzarmenaren helburua zaurgarritasun egoera larrian dauden pertsonak artatzea da.
  • Pertsona horiek proiektu ezberdinen bitartez artatuko dira, eta, horien artean, dagoeneko abiarazi den "krisiak eragindako familiei laguntzea" proiektua da aipatzekoa.

Uribealdeko Gurutze Gorriak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak sinatu dute hitzarmena, inguruan zaurgarritasun egoera larrian dauden pertsonak artatu ahal izateko. Hitzarmenak, bereziki, honakoei lagundu nahi die: kide guztiak langabezian dituzten familiei, familia-zamaren bat duen pertsona nagusiei, zailtasunak dituzten etxeetan bizi diren neska-mutikoei, luzaz langabezian egon diren pertsonei, etxerik ez duten pertsonei eta langabezian dauden gazteei.

Horregatik, Uribealdeko Gurutze Gorriak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak lankidetzan jardungo dute hemendik aurrera, proiektu ezberdinen bitartez, zaurgarritasun egoera dauden pertsonei arreta eta babesa eskaintzeko. Zentzu honetan, aipatzekoa da adieraztea proiektu horietako batzuk dagoeneko abiarazi direla, hala nola, krisiak eragindako familiei laguntzekoa.

  • Krisiak eragindako familiei laguntzea: proiektu hau abian da dagoeneko eta laguntza zuzena eskaintzen die adinez txikikoak euren gain dituzten familiei. Gizarte langileen lanari esker, 0 eta 24 hilabete bitarteko jaioberrien behar espezifikoak betetzen ari dira, bai eta norberaren eta etxebizitzaren higieneari buruzkoak ere; izan ere, familia bakoitzari 0 eta 6 hilabete bitarteko jaioberrientzako higienerako pakete bat eta elikatzeko pakete bat ematen zaizkio, eta 6 eta 24 hilabete bitartekoentzat, berriz, elikatzeko pakete bat eta pixoihalak. Era berean, krisiak jotako familiak ere laguntzen dira, etxebizitzaren zein norberaren higienerako oinarrizko beharrak asez.
  • Eskola arrakasta: adin goiztiarretik eskolako lanari etekina ateratzeko (etorkizunean ikaskuntza prozesuan egon litezkeen zailtasunak saihesteko) eta, dagoeneko zailtasun horiek dituzten adin aurreratuko neska-mutikoak laguntzeko proiektua da. Gainera, Uribealdeko Gurutze Gorriak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak bizitza-estilo osasuntsuak bultzatu, askaltzeko espazioak sortu eta 5 eta 10 urte bitarteko nahiz 11 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduerak egingo dituzte.
  • Enplegu plana: proiektu hau Egaz Txorrierriren lankidetzarekin garatuko da, langabezian dauden 18 eta 30 urte bitarteko gazteak lan merkatura sar daitezen laguntzeko. Plan honen helburuen artean, besteak beste, ekoizpen ehuna gazteei hurbiltzea, enplegugarritasuna hobetzea eta lanpostu batean esperientzia profesionala izatea daude.
  • Gazteria: ekimen honen bitartez, hezkuntza eta prestakuntza integrala, intelektuala eta gizatiarra eskaini nahi zaie zaurgarritasun egoeran dauden haur eta gazteei, gizartean modu aktiboan parte hartu dezaten ahalbidetzeko. Horretarako, besteak beste, Giza Eskubideen eta haurtzaroaren esparruan lan egingo da, jarrera bortitzak prebenitzeko lan egingo da nerabe eta gazteekin eta osasunerako hezkuntza jorratuko da.

Hitzarmen honi esker, Uribealdeko Gurutze Gorriak eta Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak arrazoi ezberdinak direla-eta zaurgarritasun egoera larrian dauden pertsona edo familien beharrei erantzun ahal izango dizkiete.