Gizarte zerbitzuak

 

Txorierriko Mankomunitateko Esku-hartze Psikosozialerako Zerbitzua 2005ean abiatu zen. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen eskariz sortu zen, ordura arte gizarte-, hezkuntza- eta osasun-sarean existitzen ziren laguntza-baliabideak osatzeko moduko Arreta Psikologikorako Zerbitzu bat eskatzen baitzuten adingabeentzat.

Zerbitzua 0 eta 18 urte arteko herritar adingabeei ematen zitzaien, eta, familietan esku hartu behar izanez gero, baita haien senideei ere; ostiral goizetan egiten zen, Mankomunitatearen lokaletan.

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zerrendari buruzko 185/2015 Dekretua onartu zuenetik, Txorierriko Mankomunitateak Esku-hartze Psikosozialerako Zerbitzua zabaldu du, haren iraupena bikoiztuz eta herritar guztiengana hedatuz.

Zerbitzurako sarbidea Udalerri bakoitzeko Gizarte Langileak birbideratuta gauzatzen da.

Babes psikosozialeko harreman-prestazio sorta batek osatzen du zerbitzua; prestazio horiek norbanakoak, familiakoak edo taldekoak izan daitezke.

Erabiltzaileek honakoa lortzea da zerbitzuaren helburua, gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzeaz gain:

  • a) Euren garapen autonomoari, gizarteratzeari eta familiako eta komunitateko ingurunearen elkarbizitza egokiari lagunduko dieten gaitasun pertsonalak (jarrerak, ezagutzak, irizpideak, pautak, trebetasunak) lortu eta garatzea.
  • b) Ohitura, jokabide, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak eredu egokiagoekin ordezkatzea.

Pertsonari, portaerari eta familiari dagozkion arazoak garaiz antzeman eta tratatzea bilatzen da batez ere, gero konplikatu egin baitaitezke, Nahasmendu Psikopatologiko Kronikoak eta gizarte-bazterketa eragiteraino. Ondorioz, izaera prebentibo nabarmena duen esku-hartzerako zerbitzua da.

Jokabide Psikologia Kognitiboa da lanerako erabiltzen den ikuspegi metodologikoa.

Gainera, Adingabearen Arrisku Ebaluazioko lanak egiten dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta Gizarte eta Hezkuntza Arloan Esku Hartzeko Zerbitzuarekin koordinatuta.

Zerbitzua 10:00etatik 18:00etara eskaintzen da astelehenetan, eta 08:00etatik 15:00etara ostiraletan, Txorierriko Mankomunitatearen egoitzetan.

Ebaluazioak