Gizarte zerbitzuak

 

Zer da?

Gizartean eta Hezkuntzan Parte Hartzeko Taldea (EISE) Txorierriko Mankomunitatearen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren baliabide bat da, eta bere helburua da ume, gazte eta familia arloan ongizatea garatzea prebentzio eta arreta jardueren bidez.

Adingabeak arrisku-egoera arinean edo moderatuan dauden familiekin lan egiten du taldeak, adingabeak familian eta gizartean garapen normala eduki dezan.

Nortzuk dira erabiltzaileak?

Programaren erabiltzaileak familiak eta 0 eta 18 urte bitarteko pertsonak dira, honelako gaietan arazoak dituztenak eta esku-hartze baten bidez konpondu ahal badira: eguneroko trebetasunekin lotutako zailtasunak, gatazkak konpontzea, erabakiak hartzea, gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioa...

Nola egin eskaria?

Zerbitzuaren beharrizana Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan edo bestelako baliabideetan (eskolak, osasun-zentroak…) zuzen-zuzenean aurkeztu behar da. Zentro horietatik eskaria Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara bideratzen da.

Non lortzen da informazioa?

Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan.

Gizarte Zerbitzuen kontaktua

Txostenak