Gazteria

 

Nazioarteko txartelak: ikasle-txartela, irakasle-txartela, Go-25 txartela eta aterpekide-txartelen bilketa.

Behin eskakizun online beteta, beharrezkoa den tasa ordainduta eta derrigorrezko dokumentazioa aurkeztuta, karneta batu ahal izango da.

Mundu osoan balia ditzakezu nazioarteko txartelek eskaintzen dizkizuten abantaila eta deskontuak. Gainera, ostatu hartzeko, museoak bisitatzeko edota erosketa merkeagoak egiteko aukera eskaintzen dizute txartel hauek.