Esku-hartze komunitarioa

 

Mancomunitateko Berdintasun zerbitzuak eta Eskuhartze komunitarioko zerbitzuak "Demokrazian eta berdintasunean elkarrekin bizitzen ikasteko tailerra" izeneko prestakuntza-tailerra antolatu dute Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleentzat. 

Tailerraren helburua da ikasleak prestatzea eta gaitzea gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeari dagokionez, aintzat hartuta Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetasun Demokratikoa Sustatzeko eta Indarkeria Deslegitimatzeko 2010-2011 Planean ezarritakoa.

Honako hauek dira esperientzia honen helburuak:

  • Gazteen artean berdinen arteko indarkerian eta genero indarkerian parte hartzen duten mekanismoei buruzko eztabaida sustatzea.
  • Proposamen bateratuak sortzea, oro har indarkeriari aurre egiteko.
  • Elkarbizitza, begirunea eta tolerantzia hobetzeko ekarpenak, ideiak eta proposamenak biltzea.
  • Politeknikako ikasleen ahalduntzea eta partaidetza sustatzea, berdintasunean elkarrekin bizitzeko hitzarmenak eta bakearen kultura sendotzeko balio duten udal ekimenetan parte har dezaten.
  • Pertsonen arteko harremanen oinarri izango diren balioak sendotzen laguntzea, besteak beste: berdintasuna, autonomia, hautatzeko askatasuna, gatazkak indarkeriarik gabe konpontzea...
  • Ikasleen arteko indarkeria-harremanen eraldaketa sustatzea, eta horretarako elkarrizketa erabiltzea eta ezberdintasuna onestea; izan ere, horiek dira neskak eta mutilak elkarrekin bizitzeko giltzarriak. Horretarako, sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak egingo dira.
  • Partaidetzan, hiritar rolean, udal antolaketan eta bakearen kulturaren balio demokratikoetan heztea.
  • Erakunde demokratikoak elkarbizitzaren bermatzaile gisa aldarrikatzea.
  • Ikasleak indarkeriaren arrazoien eta ondorioen inguruan sentsibilizatzea.
  • Jardunbide egokia sustatzea, berdintasun, indarkeriaren prebentzio eta kultura arteko hezkuntzaren balioetan hezteko.

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzari diru-laguntza bat eskatu zaio tailer hau egin ahal izateko.