Esku-hartze komunitarioa

 

Eskuhartze Komunitarioko Zerbitzuak, Sexu-hezkuntzari buruzko prestakuntza-tailerrak antolatu ditu Politeknikako batxilergoko lehenengo mailako ikasleentzat, Institutoko 1. DBh, 2. DBH 3. DBH eta ZIG gelan, eta Lauro Ikastolako 3. DBHn. Batez ere, oreka pertsonala eta pertsonen arteko erlazioak indartuz, norbanakoaren osoko garapena maila guztietan lortzea da programa honen helburu orokorra.

Batez ere, orekan pertsonala eta pertsonen arteko erlazioak indartuz, norbanakoaren osoko garapena maila guztietan lortzea da programa honen helburu orokorra.

Programaren edukiak, berriz, hurrengoak dira:

  • Sexuaren inguruko galderak
  • Sexuarekin lotuta dauden mitoak eta tabuak
  • Mutilen eta nesken arteko erlazioak eta komunikazioa
  • Norberaren estimua
  • Sexualitatearen inguruko elkarrizketa bultzatzea
  • Hezkuntza integratzailea oztopatzen duten pauta okerrak analizatzea
  • Oinarrizko irizpide hezitzaile batzuk azaltzea
  • Nerabezaroan gertatzen diren zenbait egoera analizatzea
  • Familia barruan sexuari buruzko gaien gaineko elkarrizketa bultzatzea
  • Sexu transmisioko gaixotasunen prebentzioa
  • Haurdunaldien prebentzioa