Esku-hartze komunitarioa

 

Esku-hartze komunitarioko zerbitzuak Sare-On programa antolatu du, Lauro Ikastolako DHBko 1. mailako ikasleak teknologia berrien arriskuen inguruan prebenitze aldera.
 Programaren helburu nagusia da gazteei beharrezko tresnak ematea, teknologia berriak modu seguruagoan eta arduratsuagoan erabil ditzaten.
 Hona hemen helburu zehatzak:
- Sare sozialak, mugikorrak eta bideojokoak erabiltzeko ohiturak eta moduak aztertzea. Horiek ematen dituzten aukerak eta arriskuak.
- Sarean egon daitekeen indarkeriaren inguruko sentimenduak eta emozioak bideratzea.
- Enpatiarako eta asertibitaterako gaitasunak lantzea. Estereotipoak eta aurreiritziak gainditzea.
- Sarez kanpoko errealitatearen eta sarearen errealitatearen aldeak eta antzekotasunak aztertzea; lagunak, arau moralak, datu pertsonalak...
- Indarkeria mota ezberdinak eta sareko indarkeria ezagutzea eta aztertzea, modu horretan ziberbullyinga testuinguruan jartzeko.
- Sareko indarkeria prebenitzeko eta horren kontra jarduteko dauden baliabide komunitarioak eta online baliabideak ezagutzea.
- IKTen erabilera egokia sustatzea ikus-entzunezko jarduerak eginez.
 Programa martxoaren 17an, 18an, 19an, 20an eta 21ean egingo da, 08:00etatik 12:30era, DBHko 1. mailako 5 gelekin.