Esku-hartze komunitarioa

 

"Alkoholaren arriskua" programa talde egituratuak osatzen dituzten 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzako eta helduentzako sortu da, batik bat. Programa horren helburua alkohola hartzeak ekar ditzakeen arriskuei eta kalteei buruzko informazioa ematea da.

Programa hori honako ikastetxe hauetan egingo da: Txorierriko Institutoa, Politeknika Ikastegia Txorierri eta Larrondoko Lanbide Hezkuntzan, 2013ko urritik abendura bitartean.

  

Alkoholaren arriskua programa fase hauei jarraituz garatuko da:

  1. I. fasea. Materialak egitea: edukien fitxak, ezaguerak ebaluatzeko galdeketa eta mitoei buruzko galdeketa.
  2. II. fasea. Arriskuak murrizteari buruzko tailerrak emateko taldeak eratzea.
  3. III. fasea. Materiala eta prozesua ebaluatzea.

Helburu orokorra

Gazteak alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoak ekar ditzakeen arriskuetaz ohartaraztea. Talde horrek kontsumo horren ondorioz sor daitezkeen kalteei eta arriskuei buruzko informazioa izatea, alkohola hartzea erabakiz gero nork bere burua zaintzen jakin dezan.

Berariazko helburuak

  • Alkoholaren kontsumoa pertsona bakoitzaren arabera aztertzea, bakoitzaren pisua, adina, tamaina eta generoa kontuan hartuz, baita bakoitzak hartzen dituen edariak eta kontsumoaren maiztasuna ere.
  • Alkohola edatean, ondorio ezatseginak eragiten dituzten egoerak eta kontrola galarazten duten egoerak antzematea.
  • Alkohol gehiegi edateak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriak ezagutzea eta aztertzea: istripuak, zigorrak, lesioak, horiek saihestu ahal izateko.
  • Alkohola hartzerakoan nork bere burua kontrolatzeko arauak ezartzea.
  • Osasuna dibertsioarekin batera daitekeen balio modura integratzea.