Esku-hartze komunitarioa

 

Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak, aurten ere, 1. Batxilergokoentzat, Goi zikloetako lehenengo mailakoentzat, Lanbide heziketan daudenentzat eta Eskola Graduatua ateratzen dabiltzanentzat, ikastaro bat prestatu du. Gaia "Polikontsumoa gazteengan" izango da eta talde bakoitzarekin bi orduko saioak egingo dira.

Ikastaro honen xedea da drogaren kontsumoarekin lotutako ohitura, jokabide eta arriskuen inguruan hausnartzea. Ikastaro-tailerra izango da eta bi ordu iraungo du. Lehenik eta behin, hainbat eduki landuko ditugu ezaguera eta mitoei buruzko galdetegi baten bitartez. Bigarrenik, kasu praktiko baten bitartez, jarrera aldaketa eta arriskuen murrizketa jorratuko ditugu.

Tailer hauek honako zentro hauetan egingo dira: Larrondoko Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programan, Politeknika Ikastegia Txorierrin, eta Helduentzako Heziketan.