Esku-hartze komunitarioa

 
Urtero bezala, Txorierriko eskola batek (aurten, Lezamako eskolak) irteera bat egingo du, “Osasun- eta kontsumo-tailerrak” programaren baitan.
Lehenengo Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleak martxoaren 28ko 09:15ean joango dira, autobusez, Santimamiñeko kobazuloetara, bertan bisita birtual bat egiteko 10:00etan. Ondoren, 11:30ak aldera, oinez joango dira Omako basoraino, Agustin Ibarrola margolariaren margolanak bisitatzeko.
 Bazkalostean, 14:00etan ikasleek “Basondo” bisitatuko dute, mehatxupean dagoen basoko faunaren gordelekua. Behin amaituta, 15:00ak aldera, autobusak Lezamako eskolara eramango ditu bueltan.
 Guztira, 32 ikasle eta bi irakasle joango dira.