Esku-hartze komunitarioa

 

"Zapaldu marra" 14 eta 95 urte bitarteko ikusle gazteei zuzendutako areto ikuskizuna da.

Gazteen artean ohikoak diren egoerak antzezten ditugu modu dibertigarrian: droga lehenengo aldiz probatzea; lagunartearen presioa, modako drogak kontsumitzerakoan edota araua haustearen urduritasun eta beldurra. Baina beste zenbait gai ere izango ditugu hizpide: drogak errealitatearen ihesbide gisa; gazteen ohituren ezaugarri den kontsumo amorratua; nahia eta etsipena; menpetasuna; eta baita droga legal eta ilegalak bereizten dituen iruzurra; aizuna, eta batez ere, gaiaren inguruko ezjakintasunak eta informazio ezak droga kontsumitzaile ororengan sortzen duen arriskua ere.

"Zapaldu marra", norbere ardura eta zentzu kritikoa drogamenpekotasunaren prebentziorako politika eraginkorretarantz bideratzea helburu duen proposamen dibertigarri eta freskoa da. Debatea mahai gainean dago.

Euskaraz egingo da antzezpena eta material didaktiko eta ikus–entzunezkoa eskaintzen dugu, ikuskizuna ikusi ondoren ikasgeletan hausnarketa eta eztabaida bideratzen laguntzeko.

Kartela (PDF 195Kb)