Esku-hartze komunitarioa

 

Proiektu honen helburu nagusia da zinemaren bidez Politeknika Ikastegia Txorierriko, Lauro Ikastolako, Txorierriko Institutoko, Helduen Hezkuntzako Zentroko eta Larrondoko Lanbide Heziketako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasketa-programak osatu eta aberastea. Jarduera honen bidez, ikaskuntzan, zinemaren aukeraz baliatuta, hainbat alor lan daitezke, hala nola, drogamenpekotasunak, sexualitatea, indarkeria, familia...

Honako metodologia hau erabiltzen da jarduera gauzatzeko:

Film bakoitza ikusi ondoren, irakasleek material didaktikoa jasotzen dute ikasle bakoitzarentzat. Klasean daudenean, ikasleek eta irakasleek, dosierren laguntzarekin, zinema-saio bakoitzaren iradokizun ugariak garatuko dituzte.

2014 ikasturterako programa film hauek osatzen dute:

  • Cobardes: bullyinga, beldurra, laguntasuna... lantzen dira.
  • Gracias por fumar: drogamenpekotasunen gaia lantzen da.
  • Thirteen: sexualitatea, heldutasuna eta abar lantzen dira.
  • Unidos por un sueño: adiskidetasuna, elkartasuna eta arazoak gainditzeko gaitasuna jorratzen dira.

Kartela (PDF 136Kb)