Esku-hartze komunitarioa

 

Urtero bezala, HIESAren Kontrako Borrokaren Nazioarteko Eguna dela eta, Txorierri mailan, hainbat ekintza eramango ditugu aurrera.

Diptikoak

Alde batetik, HIESAren inguruan informazioa baliagarria eskaintzen duten diptikoak eskuragarri izango dira herrietako hainbat lekutan; hala nola, osasun zentroak, ikastetxeak, liburutegiak eta gaztelekuak. Diptiko horiek informazio erabilgarria jasoko dute Giza Immunoeskasiaren Birusari (GIB) buruzko mitoak eta egiak ezagutzeko.

Lazo gorria

Bestalde, egun horietan zehar, Txorierriko udal guztiek lazo gorria jarriko dute euren balkoi nagusian, egun hori ikusgarri egiteko.

ExpoSIDA erakusketa

Aurten, HIESAren inguruan azken 30 urteotan egin diren kanpainen historiari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Sondikako Gaztetxeaan eta Loiuko Gaztelgunean azaroaren 25etik abenduaren 4ra arte.

Jarduerak (PDF 654KB)