Lana, autoenplegua eta prestakuntza

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak laguntza berriak argitaratu ditu.

Lanbiderekin elkarlanean ari diren erakunde kolaboratzaileen bidez eskuratu ahalko dira, erakunde horiek arduratuko baitira proiektuak hautatu, erregistratu, jarraitu eta egiaztatzeaz.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak, Lanbideren erakunde kolaboratzailea den aldetik, prozesuan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea ireki du (*), laguntza honetarako:

Laburpena
Laguntza Onuradunak
Enpresa ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak
Laguntzak kopurua: 7
Diru kopurua: 1.500€ enpresa ideia bakoitzagatik
Enpresa-ideia bat dutelarik ekintzaile izan daitezkeen pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.

(*) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak deitutako laguntza-programan behin betiko ezartzen diren baldintzen arabera.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak: egaz@txorierri.eu, telefonoa 94 453 63 70.

Onuradunak

Enpresa-ideia bat duten pertsonak, baldin eta hitz ematen badute horren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa plana garatzen arituko direla soilik, eta ez beste ezertan.

Epea

2013 azaroaren 25tik 28ra arte.

Betekizunak

  • EAEn bizi izatea.
  • Langabea izatea eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman gabea izatea.
  • Edozein jarduera-arlotan enpresa- edo negozio-proiektu bat garatzeko ideia bat izatea.
  • Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaile batek ekintzailetzari aholkularitza eta laguntza emateko sustatutako tokiko prozesu baten barruan egotea.
  • Arduraldi esklusiboa enpresa-ideia garatzeko eta egituratzeko zereginetan jarduteko.
  • Deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek enpresa-ideia sortzeko eta garatzeko antolatutako aholkularitza- eta laguntza-jarduera guztietara joatea.
  • Helburu eta xede bererako edozein administrazio publikok emandako laguntzarik ez duela jasotzen.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntza edo laguntzaren baten ondorioz hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean ez dagoela.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen penalik edo administrazio-zehapenik ez duela izan, eta horretarako desgaitzea dakarren inolako lege-debekurik ez zaiola ezarri, sexuagatiko diskriminazioari dagozkionak ere kontuan hartuta, 4/2005 Legean, otsailaren 18koan, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoan, adierazitakoari jarraituz.
  • Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izango diren pertsonek edozein arrazoi dela-eta onuradunek laguntza – edo/eta tutoretza – prozesua behar baino lehenago uzten badute , jasotako zenbatekoen eta laguntza eman zen unetik bertatik sortutako legezko interesen guztizkoa edo zati bat itzuli behar dute , hauxe izango da emadako diru-laguntza itzultzeko araubidea:
    • Prozesua hasi eta hilabete baino lehenago utziz gero, onuradunek jasotako diru-laguntza osoa itzuli beharko dute
    • Prozesua hasi eta bigarren hilabetean amaitu aurretik utziz gero, onuradunek 1000 euro beharko dute
    • Prozesua hasi eta hirugarren hilabetean amaitu aurretik utziz gero, onuradunek 500 euro beharko dute

Agiriak

Eskabide orria (PDF 682Kb), beteta

Eskatzailearen curriculum xehea

Ideia azaltzeko txostena (PDF 81Kb), gutxienez datu hauek jasoko dituena: sustatzaile taldea, ideiaren deskribapena, alde indartsuak eta ahulak, negozio aukera eta alderdi berritzaileak, (gehienez 5 orrialde).

Izapidetzea

Izapide presentziala

Oharrak

1. Izpide eta puntuazio hauek hartuko dira aintzat eskabideak balioesteko:

  • Eskatzailearen gaitasunak, prestakuntza, esperientzia eta lan ibilbidea: 15 puntu gehienez.
  • Ideiaren zehaztasuna, argitasuna eta kalitatea: 45 puntu gehienez.
  • Ideiaren berrikuntza maila, edo interes maila, ekonomi sustapenari dagokionez: 40 puntu gehienez.

2. Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

3. EGAZ Txorierrik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Ekonomi Garapenerako Zerbitzua , honako hau jakinarazten dizu: Datuak Babesteko Legean agindutakoa betetzeko: Agiri honetako datu pertsonalak honen zerbitzuko fitxategi automatizatuetan gordetzeko direla. Nahi izanez gero, datuak ezagutzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubidea erabil dezakezu, EGAZ Txorierri, Mankomunitateko Ekonomi Garapenerako Zerbitzuruaren arduradunari eskutitza helaraziz. Datu hauek erabiltzeko baimena ematen diot , EGAZ Txorierriri, beti bere egitekoak diren jardueretarako izanez gero.

4. Saritutako laguntzaz pertsonen zerrenda Egaz Txorierri web orrian argitaratuko dira eta azaroaren 29an egingo den Egaz Txorierri lokaletan programaren aurkezpenera Joan beharko dira:

Txorierri etorbidea 46, Pol. Berreteaga Pab 13 A - Sondika (48150)

Ordutegia: 16:00 – 18:00

5. Aurrekoen egiaztagiriak ideia hautatzen bada eskatuko dira bakarrik. Dokumentazioa aurkezteko, abenduaren 2an asken eguna izango da:

  • NANren fotokopia
  • Errolda-agira
  • Izen ematearen aldiei buruzko txostena
  • Autonomo bezala gizarte-segurantzan honen eskaera baino lehenago alta emanda ez egotea ziurtagiria
  • Jarduera ekonomikoko zergan eskaintza honen baino lehenago alta emanda ez egotea ziurtagiria

6. Zalantzarik izan ezkero EGAZ Txorierriko bulegoetan edota 94 453 63 70 telefonoan argituko dizugu.

Lotutako informazioa

Dekretua

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak 944536370 telefono bidez edo egaz@txorierri.eu email bidez.

Txorierriko Mankomunitatea
Lanbide
Eusko Jaurlaritza
Erandioko Udala

Erabakia