Mankomunitateburuaren agurra

Ongi etorri Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen web orrira.

Orrialde honen xedea da Mankomunitatea herritarrengandik gertuago egotea eta, horretarako, herritarrek eskura izango dute osatzen duten udalerrietan zehar ematen ditugun zerbitzuen inguruko informazioa: Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio.

Estrategikoki ondo kokatuta dagoen Mankomunitatea -Bizkaiko hiriburutik gertu eta Bilboko aireportua eta Bizkaiko Teknologia Parkea dituena- 1989an sortu zen, hainbat udal-zerbitzu guztion artean emateko asmoz.

20.000 lagun baino gehiago bizi gara pixkanaka-pixkanaka aldatuz joan den eskualde honetan. Duela urte batzuk, industria tradizionala zen nagusi. Orain, aldiz, teknologiaren, berrikuntzaren eta zerbitzuen sektoreak ditugu indartsuenak. Horren adierazgarri dira bertan ditugun enpresak (13 industrialde ditugu) eta ikastetxeak.

Webgune hau noranzko biko espazioa da; hemen, txorierritarren eta Mankomunitatearen arteko komunikazioa errazten dugu. Oharrak, iradokizunak, eskakizunak… jakinarazteko espazio aproposa, eta espazio birtuala, Txorierri bezala, denon artean osatzen duguna.

Josu Andoni Begoña Fdez. de Arroiabe jn.
Mankomunitateburua