Antolaketa

 

Mankomunitateko presidentea Osoko Bilkurako kideetako bat izango da, eta bertan aukeratuko da; gehiengo absolutua beharko da idatziz eta ahoz egindako bozketan.

Mankomunitateko presidenteak toki-araubideak alkateei ematen dizkien eskumen guztiak edukiko ditu.

Presidenteak bere kabuz izendatu eta kargutik ken ditzake presidenteordeak, Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artetik. Presidenteordeek presidentea ordezkatu beharko dute azken hau ez dagoenean, gaixo dagoenean edota bere eskumenak gauzatzeko gai ez denean. Bere izendapenaren dekretuan presidenteorde kopurua zehaztuko da. Horrez gain, presidentea falta denean, azken hau ordezkatzeko jarraitu beharreko ordena ere zehaztuko da.