Antolaketa

 

Osoko Bilkura Mankomunitatearen gobernu- eta administrazio-organo gorena da.

Osoko Bilkuran Mankomunitateko udalerri guztiek izango dituzte ordezkariak. Udal bakoitzari dagokio euren zinegotzien artean hautatzea, osoko bilkuran, Mankomunitatean kide gisa eurak ordezkatuko dituztenak, honako proportzio honetan:

  • 1.001 eta 2.000 biztanle arteko udalerriek: 3 ordezkari.
  • 2.001 eta 5.000 biztanle arteko udalerriek: 4 ordezkari.
  • 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek: 5 ordezkari.

Hautatutako zinegotziak Osoko Bilkurako kide izango dira, eta hitz eta boto eskubidea izango dute bilkuretan. Zinegotzien agintaldia euren izendapena ahalbidetu zuen udal-kargua utzitakoan amaituko da, edo dagokion udalak baliogabetzen badu. Azken kasu horretan, kide berria baliogabetutako kidearen talde politiko berekoa izango da.

Udal-hauteskundeak egiten direnean, eta horrek Mankomunitatea osatzen duten udalen osoko bilkurak berritzea dakarrenean, Osoko Bilkurako kideek dagozkien funtzioekin jarraituko dute, euren ondorengoek kargua hartu arte, baina soilik ohiko administrazio kontuetarako, eta ezingo dute gehiengo kualifikatua eskatzen duen akordiorik onartu.

Udaletako ordezkariak Osoko Bilkuran

Derioko Udala

Esther Apraiz Fernández de la Peña (EAJ – PNV)
Begoña Bilbao García (EAJ – PNV)
Clementino Caballero Monge (Grupo Socialistas Vascos)

Larrabetzuko Udala

Iñigo Gastelu Bilbao (EH BILDU)
Leire Etxebarria Gaztelu (EH BILDU)
Maddi San Miguel Alkorta (EH BILDU)

Lezamako Udala

Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe (EAJ – PNV)
Ainhoa Etxeandia Dañobeitia (EAJ – PNV)
Ikerne Zuluaga Zamalloa (EAJ – PNV)
Alaitz Artetxe Ornes (EH BILDU)

Loiuko Udala

Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe (EAJ – PNV)
Asier Bilbao Aurrekoetxea (EAJ – PNV)
Ainhoa Tubet Solaun (EAJ – PNV)
Pedro Mari Arriaga Urrutikoetxea (EAJ – PNV)

Sondikako Udala

Xabier Zubiaur Agirre (EAJ – PNV)
Mari Cruz Ortiz de Zarate Navarro (EAJ – PNV)
Beatriz Ortiz González (EAJ – PNV)
Nere Zubiri Ganboa (EH BILDU)

Zamudioko Udala

Igotz López Torre (EAJ – PNV)
Aitziber Intxausti Cobo (EAJ – PNV)
Mónica Gómez Casado (EAJ – PNV)