Antolaketa

 

Toki Araubideen Oinarriak arautzen dituen Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat, informazio-batzordeen helburua Osoko Bilkuran onartu beharreko gaiak aztertzea, txostenak egitea eta kontsultatzea da, baita alkatearen kudeaketaren jarraipena egitea ere. Artikulu horren arabera, Osoko Bilkura osatzen duten talde politiko guztiek organo horietan parte hartzeko eskubidea izango dute, talde horietako zinegotziak bertaratuta.

Tokiko Erakundeen Antolaketa eta Funtzionamenduaren Araudiaren 124. artikuluan ezarritakoarekin bat, informazio-batzorde iraunkorren kopurua eta izendapena Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez zehaztuko dira. Bertan, batzordeen osaera zehaztuko da, talde politiko desberdinen arteko proportzionaltasunari egokituta. Informazio-batzorde bakoitzeko zinegotziak nortzuk izango diren jakiteko, talde politiko bakoitzeko bozeramaileak idatzi bat aurkeztuko du eta titular bakoitzeko ordezko bat izendatzeko eskubidea izango du.

Gaur egun, Mankomunitatean hiru informazio-batzorde daude:

  • Herritarrak 
  • Antolakuntza 
  • Lurraldea 

Ordezkariak

Herritarren Informazio Batzordea

Presidentea: Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe jn.
Ordezkoa: Ikerne Zuluaga Zamalloa and.

Antolakuntza Informazio Batzordea

Presidentea: Miguel Ángel Gaztelu Barrena jn.
Ordezkoa: Ikerne Zuluaga Zamalloa and.

Lurralde Informazio Batzordea

Presidentea: Igotz López Torre jn.
Ordezkoa: Ikerne Zuluaga Zamalloa and.