Albisteak

Ekitaldia 

Derioko ikastetxe publikoko eta Txorierri institutuko 48 ikasle, ikastetxeetako koordinatzaileak, ordezkari politikoak, udaleko eta mankomunitateko teknikariak eta laguntza teknikoaz arduratzen diren langileak bertaratu ziren.

Derioko alkateak eta mankomunitateko zuzendariak zuhaitz-argazkien lehiaketako sariak banatu zituzten. 10 eta 18 urte bitarteko gazteek egindako 37 argazki aurkeztu ziren guztira.

 Irabazleen argazkiak ikusi

Ondoren, ikasleek 2010-2011 ikasturtean biodibertsitatearen inguruan egindako lana (ibilbideak, diagnostikoa, bisitak, etab.) laburbildu zuten power point bidezko aurkezpena eginda.

Ikasleek zer konpromiso har zezaketen azaldu eta zenbait proposamen egin zizkioten udalari. Biodibertsitate, hondakin, energia eta urarekin lotutako konpromiso eta proposamenak izan ziren, betiere iraunkortasun-irizpideak gogoan hartuta.

Egindako lanari buruzko erakusketa Derioko “Kultur Birika”-n (Anboto kalea, 5) egongo da ikusgai ekainaren 13tik 20ra.

Ekitaldia luncharekin amaitu zen.

Argazki albuma ikusi