Albisteak

 
Beste urte batez ere, Lokalean proiektua martxan jarri da. Ekimen hori Mankomunitateko Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuaren eta Gazteria Zerbitzuaren arteko koordinazioari esker sortu da, eta , Txorierriko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute.

Gazteen partaidetza, berdintasuna, sexualitatea eta osasuna dira esku-hartze proiektu horren ardatz nagusiak.

Era berean, egingo diren esku-hartzeen xedea da substantzien kontsumoarekin, jokabide afektibo-sexualekin eta indarkeriarekin harremana izan dezaketen arriskuak murriztea eta kalteak txikiagotzea. Halaber, kale-hezitzailearen lana Mankomunitateak eskaintzen dituen informazio eta kanpainak transmititzea izango da, eta gazteek egin ditzaketen eskaerak ere jasoko ditu, haien partaidetza sustatzeko.

Proiektua hainbat esparrutan gauzatuko da: lokaletan, kalean, ikastetxeetan eta gazteak egoten diren edozein lekutan. Horretarako, kale-hezitzailea ostegunetik larunbatera egongo da gure udalerriko kaleetan, maiatzean eta ekainean, eta oporraldiaren ostean, irailetik aurrera.