Albisteak

 

Gaur goizaldean, 26 urteko emakume bat hil du bere bikoteak Laudion. Aurten heriotza eragin duen genero-indarkeriaren 3. kasua da Euskal Herrian, eta 21.a Espainian.

Gizarte gaitz hori da, hain zuzen ere, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazgarri bortitzena. Gizarte osoaren arazoa da, eremu publikoko arazoa. Udalak kasu hau salatu nahi du, eta, bide batez, genero-indarkeriaren mota guztiak gaitzetsi nahi ditu.