Albisteak

 
2012ko maiatzaren 13ko “Deia” egunkarian honako titular hau azaldu da:
“Gizarte laguntzak eskatzeak 2,3 milioiko aparteko udal gastua ekarri du”

Berriak honela dio hitzez hitz:
“Guztira, 40 udalek eta 6 mankomunitatek (Uli, Busturialdea, Durango, Lea-Artibai, Txorierri eta Uribe Kosta) 660.066 euro itzuli dituzte. Kopuru garbietan, erabili gabeko zenbateko handiena Iruneko Udalari dagokio; izan ere, 490.550 euroko aurrekontua zuen GLLetarako eta, azkenik, 299.181 € erabili zituen".

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak argi utzi nahi du 2012an 109.250 euro jaso zituela, eta emandako laguntzen zenbatekoa 109.120 eurokoa izan zela. Hortaz, Mankomunitateak 130 euro itzuli dizkio Eusko Jaurlaritzari. Hau da, berrian aipatzen den itzulitako kopuruaren % 0,02.