Albisteak

 

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Programa berri hau 2012 eta 2018 urteen artean Bizkaian landutako Aktibatu+ programaren ondorengoa da. Aktibatu+ programan 4.000 familia, 112 udalerri, 66 ikastetxe eta 3 unibertsitatek parte hartu zuten. 57.000 pertsona aritu ziren horretan, guztira.

BerrAktibatu+ 2018 eta 2021 urteen artean garatuko da Euskadin. Web orrian, www.reactivatemas.eus, informazio gehiago aurkituko duzu.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena eta Obra Hidraulikoak departamentuak, Bilbao Bizkaia Ur partzuergoak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP), Metro Bilbaok, Eroski Taldeak, Naturklima Fundazioak eta “La Caixa” Gizarte Ekintzak sustatzen duten ekimena da. Global Action Plan (GAP) erakundearen planetan oinarritua dago.

BerrAktibatu+ programa digital, libre eta doakoa da. Informazioa posta kodeen arabera antolatzen da. Horrela, programaren amaieran, udalerri bakoitzeko parte-hartze maila eta emaitzak zeintzuk diren jakin dezakegu.

Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivate.eus.

Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.

Euskadiko herrietako etxeei zuzendutako programa zabaltzeko asmoz, komunikazio arloko baliabide sorta bat jarri dugu eskura lotura honetan: https://reactivatemas.eus/press-kit/

 Gutuna osorik (PDF 192KB)