Albisteak

 

Langabeak kontratatzeko laguntza hauek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiak 2017ko uztailaren 27an emandako ebazpenaren harira atera dira; izan ere, ebazpen horren bidez deitu dira 2017 ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak.

Egaz Txorierrik gehienez ere 30.000,00 euro emango ditu oinarri hauetako kontratazio-laguntzetarako, eta 5 kontratazio egingo dira diru horrekin.

Zenbatze osoa kontuan hartuta, kontratazioen % 40 gutxienez emakumezkoak izan beharko dira.

Helburua: Laguntza hauen helburua da babes ekonomikoa ematea Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden langabeak kontratatu ahal izateko (merkatu arruntean eta tokiko enpresen bidez). Batez ere, Txorierri eskualdean bizi diren pertsonei zuzentzen zaizkie.

Erakunde onuradunak: Enpresa, saltoki eta profesional guztiak, euren egitura juridikoa edozein delarik ere, betiere euren egoitza fiskala, soziala edo lantokia Txorierrin badute eta kontratazio berria Txorierri eskualdea osatzen duten udalerrietakoren batean dagoen lantoki baterako bada (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio); oinarriekin bat etorriz.

Diru-laguntzen zenbatekoa: Diru-laguntza bakoitza 6.000,00 eurokoa izango da kontrataturiko pertsona bakoitzeko. Oro har, gehienez ere 12.000,00 euro emango dira oinarri hauetan adierazitako kontratazio-laguntza gisa.

Eskaerak aurkezteko: Eskaerak eta behar diren agiriak oinarri hauek Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunetik 2017ko abenduaren 30era bitartean aurkeztuko dira.

Eskaerak eta behar diren agiriak bi modalitateren bidez aurkeztuko dira:

  • Helbide elektronikoaren bidez: egaz@txorierri.eu
  • EGAZ Txorierrin (helbidea: Txorierri etorbidea 46, 13 A, Sondika), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:30era.

Eskaerak egiteko epea irekita dago 2017ko abenduaren 30era arte.

Eskaera eredu ofizialaren bitartez egingo da. Deskargatu ezazu hemen.

Oinarriak

Informazio gehiago