Albisteak

 

Nahi dudalako webgunea DBH 3 eta 4ko ikasleei zuzendutako web orria da, gazteek euskaraz ikasten jarraitzeko Bizkaia mailan zein aukera duten jakin dezaten.

Web orrian agertzen den inkesta betez gero, Bizkaiko parte-hartzaile guztiek zozketa batean hartzen dute parte. Hiru sari zozketatu dira eta hirugarrena (Logitech EUBOOM2- Bozgorailu eramangarria) Derioko Arkaitz Gomez Novasi tokatu zaio.

Ekainaren 23an egin zen sari banaketa Txorierriko Mankomunitatean, eta bertan Mankomunitateburuordea den Miguel Angel Gazteluk banatu zuen saria.

Zorionak Arkaitz!