Albisteak

 

Egaz Txorierrik ikastaro bat antolatu du: "Enpresaren eta enpresaren sorreraren hastapenak"; eta egunotan ari dira ematen. Ikastaroak 30 ordu irauten du, eta 2014ko urriaren 1etik aurrera negozio edo enpresa berri bat sortu dutenentzat edo 2015eko irailaren 31 baino lehen sortzekotan daudenentzat dago pentsatua; bai eta jarduera hasi aurreko egunean gutxienez langabezian (LANBIDE) izena emanda egon direnentzat ere.

Homologaturiko prestakuntza da eta 40 orduko aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen du negozio-plana egiteko eta enpresa-proiektua bideragarria den aztertzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen diru-laguntza jasotze aldera, lehen jarduera-urtean enpresak abian jartzeko autoenplegua sustatzeko programaren babesean (2014ko abenduaren 19ko 163/2014 Foru Dekretua).

Jende askok hartu du parte ikastaroan; hori dela eta, Egaz aztertzen ari da martxoan beste ikastaro bat antolatzea.