Albisteak

 

Inguruko enpresen artean garapen komertziala (bertakoa zein nazioartekoa) gauzatzeko beharrezkoak diren euskal gazteen talentua eta gaitasunen transferentzia ahalbidetuko duten 220 proiektuak abian jartzeko lan eta prestakuntza programa da. Programa honek, alde batetik enpresen lehiakortasuna hobetzea eta bestetik, lanpostuen sorrera du helburu.

Programan parte hartzen duten gazteek ikastaro bat egin beharko dute, enpresa batean lan egiten duten bitartean. Honek guztiak lan mundura hurbilduko die eta etorkizunean beharrezkoak izango dituzten lan-gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko die: erantzukizuna, antolaketa, esfortzua, etab.

Zenbait zifra:

  • Gazteen talentua aplikatzea ahalbidetuko duten 220 proiektuen sorrera.
  • Parte hartzaileenganako %50eko lan-konpromisoa.
  • Lehenengo lanerako 50 plaza gordeko dira.
  • Goi mailako titulua eskuratzea ahalbidetuko duten 15 kurtso.
  • Parte hartzen duten enpresetan balio handiko proiektuen garapena, komertzial, bezeroenganako arreta, komunikazio, marketing edota internazionalizazio arloetan.

Grupo SIE-n lan-merkatuan eskaera handiena duten ikastaroak eskaintzen konprometitzen gara, guztiz praktikoak eta teknologia berrietara erabat moldatuak daudenak.

Plataforma honen bidez Talentuaz baliatuz programak dituen ezaugarriak eta honen bidez lortu daitezkeen abantailei buruz berri eman nahi dugu enpresa eta hautagaiei. Hasiera otsailean zehar izango da.

Web orri honen bestelako atalak ikuskatzera gonbidatzen zaituztegu, non informazio gehiago eskaintzen dizuegun.

Argibide gehiago