Albisteak

 

Txorierriko gazteentzako lan-orientazioko programaren lehenengo jarduera hasi da: Btek jardunaldia. Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen senide arduradunak. Xedea da sentsibilizatzea eta orientatzea prestakuntza-programek ematen dituzten gizarte- eta lan-irtenbideen inguruan. Horiei esker, informazio gehiago edukiko dute seme-alabei lagundu ahal izateko, euren etorkizun profesionala aukeratzen dutenean.

Jardunaldiak luxuzko hiru hizlari izango ditu: Alex Loustaunau jauna, Egaz Txorierriko gerentea. Eskualdeko enpresek gehien eskatzen dituzten prestakuntza-profilen berri emango du. Marivi Cuartango andrea (Politeknika Ikastegia Txorierri S. Coop.), koordinatzaile pedagogikoa, ekintzailetzaren arduraduna, lanbide-heziketako eskaintza azalduko duena. Esteban Laraudogoitia jauna (Bilboko Ingeniaritza Teknikoko UE), enpresaren harremanen eta komunikazioaren azpi-zuzendaria, unibertsitate-ikasketen eskaintzaren berri emango duena. Guztiek nabarmenduko dute gure eskualdeko enpresa-sarea ezaugarritzen duen ikuspegi zientifiko eta teknikoa. Jardunaldian, borondatezko eta doako bisita egingo da zientziaren eta teknologiaren museora, informazio-hitzaldi baten ondoren.

BTEK jardunaldia

Data: 2014ko azaroaren 25a

Izena emateko epea: 2014ko urriaren 2tik azaroaren 23ra bitartean. Utzi zure datuak

Ordua: 18:00etatik 20:00etara

Tokia: BTEK Bizi Teknologia

Helbidea: Astondo bidea, 602 – Teknologia-parkea Derio

Doako izen-ematea, lekuak bete arte.

Informazio gehiago:
Egaz Txorierri
Telefonoa: 94 453 63 70
Webgunea: ezagutu.txorierrivalley.com

Informazio gehiago