Albisteak

 

Oinarriak

1. Dagokien kategoriaren arabera, nahi dutenek parte har dezakete.

  • A kategoria: 7 urtera arte
  • B kategoria: 8 eta 9 urtekoak.
  • C kategoria: 10 eta 11 urtekoak.
  • D kategoria: 12 urtetik 15 urtera artekoak.
  • E kategoria: 16 urtetik gorakoak.

2. Lanak euskaraz izango dira.

3. Gaia librea izanik, lanek argitaratugabeak eta euskaraz sortuak izan behar dute. Lanen ebaluaketan, besteak beste, imaginazioa, kreatibitatea eta presentazioa hartuko dira kontuan.

4. Lanak ez dira lau orrialde baino luzeagoak izango eta parte-hartzaile bakoitzak ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.

5. Lanak gutunazal handi batean aurkeztu behar dira eta kanpoko aldean kategoria eta bakoitzari dagokion udalerria baino ez dira idatziko. Gutunazal barruan ipuina eta beste gutunazal txikiago bat sartuko dira. Gutunazal txikiaren barruan izen deiturak, helbidea, adina eta telefonoa jarriko dira.

6. Lanak Txorierriko liburutegietan edo Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dira eta azken eguna 2014ko azaroaren 28a izango da.

7. Epaimahaiak lan irabazleak aukeratuko ditu eta bere erabakia apelaezina izango da.

8. Sariak honela banatuko ditugu:

  • A kategoria: 1. saria
    Herriko, bi akzesit emango dira.
  • B kategoria: 1. saria
    Herriko, bi akzesit emango dira.
  • C kategoria: 1. saria
    Herriko, bi akzesit emango dira.
  • D kategoria: 1. saria
    Herriko, bi akzesit emango dira.
  • E kategoria: 1. saria
    Herriko, bi akzesit emango dira.

(Akzesitak, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko sari gabeko bi ipuin onenei emango zaizkie).

9. Sari banaketarako eguna eta lekua aldez aurretik jakinaraziko da.

10. Saritutako lan guztiak Txorierriko Mankomunitatearen eskuetan geratuko dira, eta honek erreprodukzio eta hedapen eskubideak izango ditu. Gainontzeko lanak Txorierriko Mankomunitatean 2015eko urtarrilean zehar batu daitezke.

11. Mankomunitateak irabazleen izen-abizenak bere web orrian argitaratuko ditu, eta adin txikiko parte-hartzaileen irudiak jaso eta argitaratu ahal izango ditu, web-orrian, aldizkarietan, karteletan, etab. antolatzen dituen jarduerak iragartzeko, salbu adin txikikoen lege ordezkariek espresuki oposizioa agertzen badute.

12. Lehiaketan parte hartzeak arauen onarpen osoa dakar.

Diptikoa (PDF 4,05MB)