Albisteak

 

1. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute interesa duten musika talde guztiek, betiere 15 eta 29 urte bitarteko gazteez osatuta badaude eta gutxienez taldeko pertsonaren bat Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen baitako udalerriren batean erroldatuta badago. Edozein musika estilotakoak izan daitezke, eta ezin dute merkatuan argitaratutako obrarik izan.

2. Txorierriko Mankomunitateko I. Musika Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, 2014ko abuztuaren 22ra arte (hori barne) igorri ahal izango dituzte mp3 formatuan 2 abesti dituen CDa eta abestien letrak. Gutun-azal bakarra igorriko da posta ziurtatuaren bidez. Honako informazio hau jasoko da bertan:

TXORIERRIKO I. MUSIKA LEHIAKETA.
Txorierriko Mankomunitatea (Gazteria)
Txorierriko Etorbidea 9, behea.
48160 DERIO – BIZKAIA

3. Taldeek, CDekin batera, eskatzen diren datu guztiak osatuta dituen inskripzio orria (PDF 204KB) ere erantsiko dute. CDan agertu egingo da bertan sartu diren abestien izena, taldearen izenarekin batera.

4. Lehenengo fasean, epaimahaiak 2014ko abuztuaren 29rako hautatuko ditu, jasotako CD guztien artean, lehenengo 7 talde finalistak, eta talde bakoitzak aurkeztutako 2 abestietatik bakarra aukeratuko du.

5. Ondo baloratuko dira euskaraz eta gazteriarekin loturiko gaiak jorratzen dituzten abestiak.

6. Lehiaketatik kanpo geratuko dira euren edukia, hizkera edo mezua tarteko, diskriminaziozkoak edo iraingarriak izan daitezkeen, sentiberatasunari kalte egin diezaioketen edo hirugarren pertsonen eskubideak urra ditzaketen proposamenak.

7. Bigarren fasera igarotzen diren 7 taldeek CD bat grabatuko dute estudio batean epaimahaiak aukeratutako abestiarekin, eta kopia kopuru jakin bat jasoko dute. Era berean, aipatu CDaren aurkezpenean (antolatzaileek aukeratzen duten lekuan eta egunean) jotzeko konpromisoa hartuko dute.

8. Epaimahaiak aukeratzen dituzten abestiak sare sozialen bidez zabalduko dira.

9. Bi modutan aukeratuko da Txorierriko Mankomunitateko I. Musika Lehiaketaren talderik onena, honako portzentaje hau aintzat hartuta:

  • % 45: sare sozialen bidez jasotako botoak.
  • % 55: parte hartzen duen epaimahaiaren botoak.

10. Talde irabazleak 300 €-ko saria jasoko du Txorierriko saltokietan gastatzeko, grabatzeko estudioan grabatuko du lehiaketarako aurkeztu duen bigarren abestia, CDan sartzeko, eta CD kopuru handiagoa jasoko du.

11. Bi talde hauei aipamen berezia egingo zaie:

  • Nagusiki neskez osatutako talde onenari.
  • Nagusiki 15 eta 21 urte bitarteko gazteez osatutako talde onenari.

Modalitate bakoitzak 100 euroko txartela jasoko du Txorierriko saltokietan gastatzeko, eta CDan euren abestietako bat sartuko du.

12. Epaimahaian musika eta kulturako profesionalak egongo dira.

13. Epaimahaiak egokitzat jotzen badu, esleitu gabekotzat jo dezake edozein sari.

14. Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarri hauek nahiz antolatzaileek lehiaketa garatu ahala egin ditzaketen interpretazioak edo doikuntzak erabat onartzea dakar.

Kartela (PDF 515KB)

Deskargatu oinarriak (PDF 199KB)