Albisteak

 

Ni bai / Yo sí erakusketa helburu hauek ditu:

  • Bizkaiko biztanleak partaidetza solidarioak eta boluntariotzak gizartean duten garrantziaz sentsibilizatzea;
  • eta boluntariotzaren kultura eta balioak zabaltzea.

Erakusketaren protagonistak Bizkaiko gizarte-erakundeetan aktiboki parte hartzen duten boluntarioen zuzeneko testigantzak dira. Bizkaiko gaur egungo biztanleen aniztasuna, boluntariotza bultzatzen duten motibazioak eta hartzen dituzten konpromiso desberdinak erakusten dituzten gizon eta emakumeak. Testigantzekin batera, testigantza horiek eskaini dituzten pertsonen lehen planoko argazkiak daude.

Halaber eta flash moduan, partaidetza solidarioak eta boluntariotzak gizarteari eta demokraziaren eraikuntzari eskaintzen dizkieten balioak agertzen dira.

  • Loiu: martxoaren 7tik - 14ra. Gaztelekuan.
  • Sondika: martxoaren 14tik - 21era. Gaztetxean.
  • Derio: martxoaren 21etik - 28ra. Gaztelekuan.
  • Lezama: martxoaren 28tik - Apirilaren 4ra. Gaztelekuan.
  • Zamudio: apirilaren 4tik - 11ra. Gaztestaziñoan.
  • Erandio: ekainaren 3tik - 10era. Josu Murueta Kultur Zentroan.
  • Larrabetzu: ekainaren 10tik - 17ra. Anguleri Jauregian.

Informazio gehiago