Albisteak

 

Hiesaren nazioarteko eguna abenduaren 1ean izaten da urtero. Aurten, Txorierriko Mankomunitateak EXPO-HIESA izeneko erakusketa eskaintzen du Sondikako Liburutegian, azaroaren 18tik abenduaren 16ra bitartean. Bertan, hiesaren alorrean azken 30 urteotan egin diren kanpainen bilakaera ikusi ahal izango da.

Gainera, hiesaren inguruko informazioa ere eskuragarri izango da osasun zentro, udaletxe eta liburutegietan utziko diren diptikoei esker. Bertan, honako informazio hau eskuratu ahal izango da:

  • GIBari buruzko 10 mito eta 10 egia.
  • GIBa atzemateko test azkarra zer den eta non aurkitu dezakegun.
  • Telefono-zenbaki eta helbide interesgarriak.

Non eska daiteke testa (PDF 361Kb)

GIBri buruzko 10 mito eta 10 egia (PDF 580Kb)