Albisteak

 

Esku-hartze Komunitarioko Zerbitzuak azaroaren 16an, larunbatean, alkoholaren inguruko kontrol prebentiboa egingo du, Sondikan ospatuko den Gazte Jaia dela eta.

Kanpaina horren helburua da jaietan alkohol-kontsumoarekin lotuta dauden arriskuak murriztea, eta horretarako, jai-esparruan karpa bat jarriko da, 18 urtetik gorako pertsonek euren alkoholemia-maila ezagut dezaten eta, ondorioz, gida dezaketen edo ez jakin dezaten. Halaber, alkohol-kontsumoari buruzko informazio-materiala emango zaie.

Jarduera horren bidez, Mankomunitatearen asmoa da herritarrei informazioa ematea eta sentsibilizatzea gehiegizko alkohol-kontsumoarekin lotutako arriskuen inguruan.

Alkoholemiaren Kontrolerako karpa tren-geltokiko aparkalekuan egongo da, 24:00etatik 03:00etara.

Era berean, sexu-transmisiozko gaixotasunak eta nahi gabeko haurduntzak saiheste aldera, txosnan preserbatiboak eskuratu ahalko dira doan.

Kartela (PDF 586Kb)