Albisteak

Txorierriko Mankomunitateko eta BiscayTIK-eko logoa 

Txorierriko Mankomunitateko herritarren eskura daude jada ohiko 5 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok Mankomunitateko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez (www.e-txorierri.com), aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Txorierriko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria inprimatzeko aukera emango zaio.

Hemendik aurrera honako izapideak egin ahal izango dira: Banku helbideratzeak, Eskari-orri orokorraren eskaera, Dokumentuak ematea, Kexak, iradokizunak eta eskerrak, eta Hitzorduak.

BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Txorierriko Mankomunitateak aurrerapauso handia eman du jada bere barne aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
Posta e.: info@biscaytik.eu