Albisteak

 

Eman izena! Zure hondakin organiko biodegradagarriak kalitatezko konpost bihurtuko dira.

Bete ezazu otsail amaieran etxeko buzoian jaso zenuen liburuxkan duzun kupoia, eta sar ezazu hemen aurkituko duzun kutxan:

Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udaletxeak, Lezama, Sondika eta Loiuko liburutegiak, edo Derioko Kultur Birika.

Etor zaitez hitzaldi informatibora eta eman bertan zure datu pertsonalak:

  • Zamudio: Zamudiotorre, otsailak 28, 19:00.
  • Lezama: Uribarri Topalekua, martxoak 1, 19:00.
  • Sondika: Kultur Etxea, martxoak 4, 19:00.
  • Larrabetzu: Anguleri, Kultur Etxean, martxoak 5, 19:00.
  • Loiu: Liburutegia, martxoak 6, 19:00.
  • Derio: Kultur Birika, martxoak 7, 19:00.

Sar zaitez webgune honetara: www.ontzimarroia.com eta bete ezazu formularioa.

Informazio gehiago izateko:

Telefonoa: 672 367 027

Webgunea: www.ontzimarroia.com

Bosgarren edukiontzia 01 Bosgarren edukiontzia 02 Bosgarren edukiontzia 03