Albisteak

 

Araudi hau Sondika udalerrian 2012. urtean egindako prozesu parte-hartzailearen emaitza da.

Gizarte-gertakari honetan inplikatutako herritarren arteko lan dinamika honek, bere horretan, honako elementu eta fenomeno hauek eragin ditu:

  • Sondikako gazteriaren eta administrazioaren arteko hurbilketa eta elkarrizketa. Horri esker, gaia testuinguruan kokatu, hausnartu eta eztabaidatu ahal izan da, eta taldeko proposamenak sortu dira.
  • Akordio bat, gune berri hauek izan behar dituzten gutxieneko baldintzak garatu eta ezartzeari dagokionez.
  • Gazteekin adostutako proposamenak eta iritziak jasotzea, elkarbizitza baketsuagoa ahalbidetuko duten gaiak eta esparruak arautu eta normalizatzeko.

Ordenantza honen xedea da Sondikan aplikatzeko testu arauemailea sortzea eta, horrela, udalerrian batez ere gazteek aisialdi alternatiborako eta elkartzeko erabiltzen dituzten lokalen erabilera arautzea.

Ordenantza (PDF 189Kb)