Albisteak

Web gune berria 

Bizkaiko Foru Aldundiaren Biscaytik proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Txorierriko mankomunitateak dagoeneko webgune berria dauka.

Gure mankomunitatearen irudian oinarriturik plataforma modernoa sortu da, intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin. Arlo batzuei buruzko informazioa (zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara, besteak beste) emateaz gain, helburua da Txorierriko egungo egoera argi eta azkar eskaintzea, azken finean, mankomunitateari buruz interesgarritzat jotzen den guztia.

www.e-txorierri.com helbidetik zuzenean sartzen zara orri nagusian, orain arte bezalaxe. Webgune berria ataletan banatuta dago eta gure mankomunitatearen informazio osoa ematen saiatzen da. Nabarmentzekoa da, beraz, albisteen atala. Gainera, link interesgarriak eta mapa interaktiboa ere badaude.

Web gune hau proiektu handiago baten lehenengo fasea da eta laster herritarrei administrazioko tramiteak etxetik bertatik egiteko aukera eskaini nahi zaie webgune horretan. Nolanahi ere, webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta mankomunitatean gertatzen diren aldaketen arabera.